ZUBILANAK ibilaldi-erakusketa

euskal mitologia arte eta esperimentazioaren bitartez


Zubilanak ibilaldi-erakusketa, Zubilanak eginez ikuskizuna lagun dezake edo era autonomoan hedatu. Ibilaldi-erakusketak Euskal Herriko artistak gonbidatuko ditu beraien obrekin parte hartzera (irudiak, argazkiak... ) euskal mitologia gaiaren inguruan. Helburua mitologia inguruko zein ikuskizunean agertzen diren pertsonaien inguruko ikuspegi artistiko desberdinak erakustea da. Guretzako oso interesgarria da ikusleek euskal mitologiaren interpretazio artistiko desberdinen sorta bat izatea. Horrela Sorgina, Dama, Basajauna... bertan izanen dira aurkeztuak modu originalean.

Ikusleek ibilaldi-erakusketan sartu ahal izanen dira ikuskizuna baino lehen edo ondoren. Helburua ikusleei mitologiaren inguruko ezagutza osagarriak ematea da.

Ibilaldi-erakusketak tresna pedagogiko eta ludikoak jarriko ditu txiki zein nagusien eskura, mitologiaren inguruan irudikatu eta sortu ahal izateko (pertsonaien identitate kartak betetzeko, adibidez). Bestalde, euskal mitologiaren inguruko Hiztegi Ttipia izanen dute eskura eta etxera edo eskolara eraman ahal izanen dute, familian edota lagun giroan lan egiteko.

Helburua haien kultura eta ondarea osatzen duen euskal mitologiari buruzko hiztegia aberasten ahalbidetuko duen tresna bat sortu eta hedatzea da. Horretaz gain, Zubilanak Eginez ikuskizunaren inguruan sortuko ditugun egitasmo artistiko eta kulturalek, bai “antzoki” formatuan, bai “mediateka” formatuan, lekutxo bat izan dezakete ibilaldi-erakusketaren baitan.

Ibilaldi-erakusketaren espazioaren barnean, leku bat izanen da ikasleentzat, Zubilanak Eginez ikuskizun inguruko mediazioetan sortutako lanak erakusteko. Ikuskizunak oinarrizko galdera bat proposatzen du : “Zer eraikitzen ari gara ? Elkartzen gaituzten zubiak edo banatzen gaituzten harresiak ?” eta mediazioak beldur gaiaren inguruan izanen da, zergatik besteengandik aldentzen garen ikertuz.

 

HELBURUAK

 

Euskal mitologiaren proposamen moderno eta gaurkotua aurkeztea.

 

Euskal mitologiaren unibertsaltasuna erakustea.

 

Elementuak eta pertsonaiak lotuz, esperimentatzea.

 

Zentzumenen erabilera ezagutze prozesuan ekintzak proposatzea.

 

 

 

METODOLOGIA

 

Gune batzuk bereizi ditugu gai ezberdinak ukitu eta esperimentatzeko.

 

Gune bakoitzean elementuari dagokion izaki mitologikoa era berritzaile batetan agertzen digun arte lan bat dago.

 

Guneek antolaketa konkretu bat erakusten digute, 5 elementuen antolaketa : lurra, ura, sua, airea eta eterra (Naturaz gaindi).

 

 

 

TALDE ARTISTIKOA

 

Proiektuaren arduraduna eta testuen egilea : Ixabel Millet, euskal mitologian aritua, Bi’Arte-ko zuzendaria

 

Ibilaldi-erakusketaren sorkuntza : Hodei Hernando, ilustratzailea eta grafista lanetan aritua, Bi’Arte-ko bazkidea

 

Arte lanak : Hanna Ilczyszyn (Mari), Hodei Hernando (Lamia), Laure Gomez (Gaueko/Gauargi), Maddi Irazoki (Eate), Maialen Maritxalar (Sorgina), Nicolas Armendariz (Basatia)

 

APParen sorkuntza : Patxi Hernando, Bi’Arte-ko zuzendaritza batzordekidea

 

 

ZUBILANAK IBILALDI-ERAKUSKETA

 

KONTAKTUA

Ixabel Millet

+33 (0) 675 80 06 68

biarte.info@gmail.com

www.biarte.eus