ZUBILANAK EGINEZ ikuskizuna


LABURPENA

 

ZUBILANAK EGINEZ kontalari bat, dantzari bat eta txotxongiloak elkartzen dituen ikuskizun bat da, eta euskal mitoak eguneratzen dituena. Mitologiaren dimentsio sinboliko eta onirikoa aukera artistiko ezberdinez adierazten eta azpimarratzen da, adin guzietara zuzenduriko ikuskizun honetan

 

ASMOA

 

Gaur egungo oinarrizko galdera bati erantzuteko elementuak eskeini : Elkartzen gaituzten zubiak edo banantzen gaituzten harresiak eraikitzen ari ote gara ?

 

HELBURUAK

 

Euskal mitologia bere dimentsio sinbolikoan oinharrituz kontatu, zubia ardatz bezela harturik.

Euskal mitoak berrikusi gizartearen hainbat ezaugarrietan begirada kritikoa eginez, eta erantzun mitologiko bat proposatuz, mitoaren balore unibertsal eta atenporalek azpimarratzen dutena, euskal mitologiatik bereziki.

Munduaren errepresentazio duala (gaua/eguna, iluna/argia, dibinitateak/gizakiak, e.a.) bezalako kontzeptuak azpimarratu, eta haien arteko harremana, kontraste eta irekierazko elementu bisualak erabiliaz.

40 minutako ikuskizun bat eskeintzea, 4 urtetik gorako publiko ororentzat, kontalari batekin eta dantzari batekin, antzeztokientzat eta formatu txikiari (40-50 ikusleentzat) egokitua (2018an).

Haurrendako moldaturiko irakurketa bat eskeini, ttikienak barne, txotxongiloen laguntzaz, grabaturiko musika eta argiekin.

 


ESKENATOKIKO ASMOAK


Batera edo jarraian erabiliz, ahots, dantza, txotxongilo, musika eta argiek ikuslegoa txunditzen dute ikuskizun osoan zehar.


Gorputza eta hitza elkartuz, dantza eta testuaren bidez, ikuskizunak lenguaia poetiko bat bere egiten du, sinbolikoa eta esanahiez beterik.

 

Dekoratu ebolutibo bat irekitzearen ideia adierazten duena, bestearekiko loturarena (zubilanak). Zubia elkartu eta berrelkartzeko balio du, bestearengan joateko, zalantzei aurre eginez, kontzientzia hartuz; muga bat gainditzeko balio du, hesi bat, tenkadura bat. Zubiak mugimendua bermatzen du.

 

Argi sorkuntzak euskal mitologiaren munduaren errepresentazioaren funtsezko dualitatea adierazten du: gaua – hiluntasuna – jainko jainkosen mundua eta honi kontrajarria eguna – argia – gizakien mundua.

 

Bestetik balore estetikoa, txotxongiloek eta kontu kontalariak eta dantzariak horiekin egindako erabilerak gazte ikuslegoari moldaturiko kontzeptu sinboliko mitologikoen irakurketa bermatzen dute.

 

Arduraduna : Ixabel Millet
Tfnoa : +33 (0) 675 80 06 68
E-maila : ixabelmillet@gmail.com


EGITASMOAREN EGITURA: BI'ARTE

 

Helbidea : Mendi Zolan – Hazi Gazia
Bld de la Mer – Quartier Sokoburu
64700 Hendaye-Hendaia


Tfnoa : +33 (0) 983 99 66 66


E-maila : biarte.info@gmail.com
Webgunea : www.biarte.eus


TALDE ARTISTIKOA


Sortzaile, autore eta kontalari Ixabel Millet, euskal mitologian espezializa-
turiko (mitoak eta kontzeptuak) eta txotxongiloen erabileran trebaturiko
kontalari
Dantzaria Arantxa Lannes, dantzari eta koreografo
Argien sorkutza Gotzon Hegoas
Musikaren sorkuntza Ander Fernandez (Cie Rouge Elea)
Txotxongileak Atelier Menina
Koreografiaren kanpo begirale, babes artistikoa, Pantxika Telleria (Cie Eli-
rale)
Eszenaratzearen kanpo begirale,  Imanol Espinazo (Cie Vents et Marées)

      

 

HELBURU LURRALDEAK


Hasiera batean, hedapen lanak euskara erabiltzen den lurraldeetan egingo da. Beraz barne hartuko dugu Euskal Herriko Herri Elkargoaren lurraldeak baita Nafarroa eta Euskadikoak.


Aurrerago, hedapena frantzesez eta gaztelaniaz eginen da. Ikuskizunaren egokitzapen lana 2019an izanen da.


PARTAIDEAK


- Antxeta irratia
- Berako Herriko Etxea
- Departamenduko Kontseilua 64 – Arte Bizia
- Departamenduko Kontseilua 64 – Kulturarekin batera Hezi
- Euskal Kultur Erakundea - EKE
- Hendaiako Herriko Etxea
- Larreko kulturgunea


EGUTEGIA


Sorkuntza : 2017a eta 2018ko urtarrila eta otsaila
Estreinaldiaren data : 2018ko martxoaren 9a, Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunean
Hedapenaren hasiera : martxoaren 2018
Toki txikientzako egokitzapena : 2018an
Eredu erdaldunerako egokitzapena : 2019an