Hitzaldiak

Lur eta Urtziren artean

Olentzero eta neguko solstizioa

Bestelakoak


 

 

Ipuinei buruz, zergatia eta nolakoa, eta euskal mitologiari buruz, bere antolaketa, bere pertsonaiak.

 


Lur eta Urtziren artean :

euskal mitologia

 

Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean, gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera, eta okerrenean nahasirik: Mari, Basajauna, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola, etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak?

 

Nolakoa izango zen garai hartako mundua?

 

Horretaz guztietaz, pertsonaiez baina batez ere euskal mitologiaren antolamenduaz, hitz egingo dugu, eta aintzineko euskaldunen mundura eta haien erlijiora hurbiltzen joango gara.

 

Olentzero eta neguko solstizioa :

euskal mitologia

 

Olentzero ikustean, batzuetan Papa Nöel zikin, ilun eta gainera erretzen duena dela ematen du!!! Edo bestenaz gure sentimenduak solsasten dira... oroitzapenak eta kultura nahasten dira...

 

Baina, nor zen Olentzero? Nondik dator? Zergatik erretzen du? Menturaz jaisten da mendi batetik? Eta gainera neguko solstizioan?

 

Horretaz denetaz mintzatuko gara, Olentzero eta neguaren etorrera, sinboloen garantzia eta esanahia. Horretaz gain, ohituren bilakaeraz, eta politiko zuzena denaz hitz egingo dugu. Eta jakina, etorri berri den Mari Domingiz, edo nola desitxuratu edo itxuraldatu mitologia eta bere esanahia.

Bestelakoak :

Nire gogokoen diren hiru gaietatik bati buruzko hitzaldi bat nahi baduzue, hots, euskal mitologia (Ihauteriak, San Joan Sua, etab.), ipuinak (zertarako, nola, etab.) edo kamishibaiei buruzkoa, eta prestatzeko astirik utziz gero... mintzaldi interesgarri bat prestatuko dut, zuen beharretara erantzuten duena... Zenbait ezagutzez eta humore izpiz!