Formakuntza - laguntza

Ipuinak kontatu

Kamishibaiak kontatu/sortu

Euskal mitologia

Ipuinen inguruko tailer eta ikastaroak

Gurasoentzako tailerrak


 

Espezifikoak izan daitezke, irakasleen formakuntza edo laguntzen kasuetan bezala, edo orokorrak. Ipùinen eta euskal mitologiaren ingurukoak izaten dira, orokorrak edo zehatzak; baita Kamishibai teknikari buruzkoak ere. Presentzialak izaten dira, eta batzuetan onlinekoak.


Ipuinak kontatu :

Kontatzeko bidean ikasten hasi edo jarraitu nahi duen orori zuzenduak dira: seme-alabei kontatzeko, ikasleei kontatzeko ; profesionala bihurtu, edo teknika berriak ikasi nahian bazabiltza.

 

Kamishibaiak kontatu/sortu :

Japoniatik ekarritako teknika bat da non ipuinak antzeztoki txiki batekin kontatzen diren.

 

Eskoletan, kamishibaia zeharkako bitarteko interesgarria da irakaslearentzat, eta ikasleentzat sortzaile izateko aukera izaten dira.

 


Adinaren eta nahiaren arabera: ipuin bat nola sortu (edo sortutakoa aukeratu) ; ipuinaren egitura ; ahozkotasuna ipuina kontatuz landu ; antzeztokia eta marrazkiak eginez eskulana egin ; etab. Kamishibaiak egin eta erabiltzen ikasiko dugu.


Euskal mitologia :

Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean, gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera, eta okerrenean nahasirik: Mari, Basajauna, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola, etb. Baina nortzuk dira? Zein dira personaien arteko harremanak?
Nolakoa izango zen garai hartako mundua?

Ipuinen inguruko tailer eta ikastaroak :

Ipuin klasikoak zein euskal herri ipuinak maite dituen, ezagutu nahi edo sakondu nahi duen orori. Interesa balego, gauzatze bereziak ikusiko dira, esate baterako, irakaskuntzarako edo antzerkirako, etab.

 

Gazteei eta helduei ; profesionalei eta amateurei ; burasoei eta seme-alabei ; liburuzainei ; irakaslei ; etab.

 

 

 

 Tailer eta ikastaro batzuk :

 

* IPUIN KLASIKOAK

* EUSKAL HERRI IPUINAK

* ZEIN IPUIN AUKERATU

* ZEIN IPUIN IRAKURRI ETA NOLA


Gurasoentzako tailerrak :

Zein ipuin aukeratu

Helburua: Liburu bat aukeratzeko oinarrizko irispideak eskuratzea.

Metodologia: Praktikan oinarritutako ikastaroa da.

 

 

Nola kontatu ipuinak

Helburua: Ipuin irakurri edo kontatzea jorratzea.

Metodologia: Praktikan oinarritutako ikastaroa da.

 

 

Nolakoak dira ipuinak

Helburua: Ipuinen egitura eta mota ezberdinak ezagutzea.

Metodologia: Praktikan oinarritutako ikastaroa da.