Elkartea


 

 

 

Bazen behin… ipuinak, kondairak, mitoak... Bi'Arte elkartea hitzen harira sortu zen.

 

Zozoa dirudi, badakit, baina... maitasunaren errua da!

Hitzekiko maitasunak berak agindu zigun istorio horiek transmititzea, istorioak eta historia. Esatea, oihukatzea, xuxurlatzea, marmaratzea, kirrinkatzea, aldarrikatzea, murmurikatzea, murduskatzea, txirimizkatzea, toteltzea, zezeltzea... hitz batean, guk haiek eta haiek gu osatzen joaten diren istorio horiek kontatzea.

 

Herri eta bere kulturarekiko maitasunak agindu zigun transmititzea ipuin horiek, mito hauek, txoko eta bazter horiek, haratago joatera, sakontzea.

 

Eta geldiarazten gaituena besteen bidera joatea da... gauzak ikusteko, errateko, egiteko, kontatzeko beste era baten bidera...

 

Elkarterako Bi'Arte izena aukeratu dugu sormena dagoen lekuan, artea dagoen lekuan, beti beste arte bat hurbil izaten delako, artea non beste arte bat hor ; hobe delako artea partekatzea eta horretarako bi izan behar da gutxienez. Izan ere kulturan «bik» «bat» baino urrunago eramaten gaituelako, bestearen aitzinera. Gainera izen hau denek uler dezaketelako, euskaldunek, frantsesdunek, baita beste «dunek» ere.

 

Bai, horixe da, egiten duguna maite dugu, plazer handiz egiten dugu, eta plazer hori da, hain zuzen, partekatu nahi duguna.

 

Beraz, ikus arte!