ArtistaK


 

Grafista,

 

ilustratzailea,

 

marrazkilaria

 

 

 

Kontalaria, txotxongilokaria

 

idazlea eta formatzailea

 

Bi'Arteko zuzendaria

 

Urte anitz darama ipuinak kontatzen honat eta harat, Euskal Herrian eta kanpoan. Azkenean ezin da jakin zenbat emanaldi izan ziren. Esperientzi handiko kontalaria da eta biziki maite du bere lana.

 

Euskal mitologiaz, munduko ipuinez, literaturaz, emozioaz, musikaz, naturaz... inspiraturik bere ikuskizunak sortzen ditu Hitzen musika, arimaren hatsa lelopean, testuak sonoritateekin artekatuz, kontaturikoaren edertasuna irudikatzen duen ikusmen ingurunea zainduz.

 

Euskal mitologian aditua, bere azken lanak gai horren inguruan sortu zituen. Bere asmoa mitologia honen edertasuna, orginaltasuna eta unibertsaltasuna transmititzea da.

 

 

IDAZLE. EIEko (Euskal Idazleen Elkartea) bazkidea da eta hainbat liburu argitaratu ditu:

 

- Kanturik gabeko herria; Baigorri argitaletxea; 2002

 

- Jainko-jainkosek ez dakite dena; Baigorri argitaletxea; 2003

 

- Bidasoa (prosa librea-poesia); (+2 egile); Irudi s.l. eta Nafarroa Oinez, 2006

 

- Hotzburuan; XXIII. Galeusca "Tabua–o Tabú–el Tabú" bilduman; EIE; 2006

 

- Izarren hautsa; Denonartean argitaletxea; 2016

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuko literatur inguruko hainbat programatan parte hartzen du.

 

 

FORMAKUNTZA. Hainbat partaidekin (UEU, HIK HASI; IRALE, etb.) ikastaro motzak eta formakuntza luzeak proposatzen ditu gai honen inguruan : Euskal elezaharrak eta mitologia, Ipuin tradizionalak, Nola sortu antzezlan txiki bat ipuin batekin.

 

 

LEHENAGO. Hizkuntza irakaskuntzan iharduten zuenean, bere metodo propioak sortuz (teknika sortzaileetan oinarrituriko metodologia: olerkiak, ipuinak, antzerkia, etab), EHUk antolaturiko Euskalduntze eta Alfabetatzerako Diplomaturan didaktika (sugestopedia) eta talde fenomenoak (komunikazioa, motibazioa eta talde dinamika) ematen aritu zen 8 urtez. Horretaz gain, UEUko Glotodidaktika, Psikologia zein Musika sailetan hainbat ikastaro eman zituen.