Artista


 

 

     Kontalaria,

                                    

            idazlea eta    

                       

                    formatzailea                 

 

 

 

      Bi'Arte elkarteko  

                     

              zuzendari artistikoa           

 

Urte anitz darama ipuinak kontatzen honat eta harat, Euskal Herrian eta kanpoan. Azkenean ezin da jakin zenbat emanaldi izan ziren. Esperientzi handiko kontalaria da eta biziki maite du bere lana.

 

Euskal mitologiaz, munduko ipuinez, literaturaz, emozioaz, musikaz, naturaz... inspiraturik bere ikuskizunak sortzen ditu Hitzen musika, arimaren hatsa lelopean, testuak sonoritateekin artekatuz, kontaturikoaren edertasuna irudikatzen duen ikusmen ingurunea zainduz.

 

Hainbat liburu argitaratu ditu:

- Kanturik gabeko herria; Baigorri argitaletxea; 2002

- Jainko-jainkosek ez dakite dena; Baigorri argitaletxea; 2003

- Bidasoa (prosa librea-poesia); (+2 egile); Irudi s.l. eta Nafarroa Oinez, 2006

- Hotzburuan; XXIII. Galeusca "Tabua–o Tabú–el Tabú" bilduman; EIE; 2006

- Izarren hautsa; Denonartean argitaletxea; 2016

 

Idazle gisa, Euskal Idazleen Elkarteak kudeaturiko Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Aldundiaren eta, berriki Nafarroako Gobernuko hainbat programatan parte hartzen dut: Idazleak Ikastetxeetan, Idazleak Nafarroako eskoletan, Idazleakaz eta Literatur Jarduerak.

 

Leku anitzetan ari da ipuinak kontatzen: antzokietan, kultur guneetan, liburutegietan, ikastetxeetan, txokoetan, kultur etxeetan, jaietan, etab.

 

Ipuinetatik mitologiarako bidea ibili ostean, euskal mitologiari buruzko hainbat ikastaldi eman zituen. Egun, UEUk antolaturiko "Euskal mitologia: kultur ondarea" onlineko ikastaroa ematen du urtero.

 

Irakaslegoaren formakuntzan aritzen da. "Euskal ipuinak eta mitologia" eta "Ipuin klasikoak" ikastaroak ematen ditut IRALE programan. Baita, aldiro, HIK HASIk, urtero, eskaintzen dituen udako ikastaroetan.

 

Horretaz gainera, EHUk antolaturiko Euskalduntze eta Alfabetatzerako Diplomaturan didaktika (sugestopedia) eta talde fenomenoak (komunikazioa, motibazioa eta talde dinamika) ematen aritu zen 8 urtez.

 

UEUko Glotodidaktika, Psikologia zein Musika sailetan hainbat ikastaro eman zituen.

 

Urtxintxak antolaturiko begiraleen prestakuntzan ere, komunikazio, motibazio eta talde dinamika emateaz gain, musika animaziorako teknikei buruzko ikastaroak eman zituen.

 

1983tik, irakaskuntzan ihardun zuen, hizkuntza irakaskuntzan hain zuzen ere, bere metodo propioak sortuz (teknika sortzaileetan oinarrituriko metodologia: olerkiak, ipuinak, antzerkia, etab).