euskal mitologia kontatzen....
SINOPSIA
Maia baserritarra da eta mundu mitologikoan zehar ibiliko da ikuskizun honetan. Harentzat, eguneroko mundu bat da eta ongi ezagutzen ditu agertuko diren pertsonaiak : Basajauna, Lamia, Gauargi, Mari... Emanaldian zubi bat agertuko da eszenatokian, bi munduak lotu nahian, guri erantzun berriak proposatuz.
LABURPENA
Zubilanak eginez ikuskizuna kontalari bat, aktore bat eta txotxongiloak elkartzen dituen ikuskizun bat da, eta euskal mitoak eguneratzen dituena. Mitologiaren dimentsio sinboliko eta onirikoa aukera artistiko ezberdinez adierazten eta azpimarratzen da.
ASMOA
Gaur egungo oinarrizko gizarte-galdera bati erantzuteko elementuak eskaintzea : Elkartzen gaituzten zubiak edo banantzen gaituzten harresiak eraikitzen ari ote gara ?
HELBURUAK
Euskal mitologia bere dimentsio sinbolikoan oinarrituz kontatzea, zubia ardatz gisara harturik.
Euskal mitologiaren proposamen moderno eta gaurkotua aurkeztea.
Euskal mitologiaren unibertsaltasuna erakustea.
Euskal mitoak berrikustea gizartearen hainbat ezaugarri era kritikoan ikusi eta erantzun mitologiko bat proposatuz, mitoaren balore unibertsal eta atenporalak azpimarratzen dituztena.
Munduaren errepresentazio duala (gaua/eguna, iluna/argia, dibinitateak/giz-akiak, etab.) bezalako kontzeptuak azpimarratzea, eta haien arteko harremana, kontraste eta irekierazko elementu bisualak erabiliz.
ESKENATOKIKO ASMOAK
Batera edo jarraian erabiliz, ahots, txotxongilo eta musika ikuskizunak lengoaia poetiko bat bere egiten du, sinbolikoa eta esanahiez beterik.
Dekoratu ebolutibo bat irekitzearen ideia adierazten duena, bestearekiko loturarena (zubilanak).
Zubiak elkartu eta berrelkartzeko balio du, bestearengana joateko, zalantzei aurre eginez, kontzientzia hartuz. Muga bat gainditzeko balio du, hesi bat, tenkadura bat. Zubiak mugimendua bermatzen du.
Bestetik balore estetikoa, txotxongiloek eta kontalariak gazte ikuslegoari euskal mitologiaren kontzeptu sinbolikoen irakurketa bermatzen dute.
TALDE ARTISTIKOA
Ixabel Millet : sortzailea (ideia originala eta idazketa) euskal mitologian aritua ; ikuskizunean kontalaria eta txotxongilokaria
Imanol Espinazo (Cie Vents et Marées) : aktorea eta txotxongilokaria
Ander Fernandez (Cie Rouge Elea) : musikaren sorkuntza
Argiak : Patrice Teysseyre
Atelier Menina : txotxongilogileak
Off ahotsa : Oier Guillan (eus), Patrice Teysseyre (fr)
ZUBILANAK EGINEZ
Iraupena : 40 minuta
Adina : familia ; 4 urtetik gorako publiko ororentzat
BI BERTSIO
- 1 antzeztokietarako
- 1 gela txkientzako
KONTAKTUA
Ixabel Millet
+33 (0) 675 80 06 68