Ipuinak kontatu
Kamishibaiak kontatu/sortu
Euskal mitologia
Ipuinen inguruko tailer eta ikastaroak
Gurasoentzako tailerrak
Espezifikoak izan daitezke, irakasleen formakuntza edo laguntzen kasuetan bezala, edo orokorrak. Ipùinen eta euskal mitologiaren ingurukoak izaten dira, orokorrak edo zehatzak; baita Kamishibai teknikari buruzkoak ere. Presentzialak izaten dira, eta batzuetan onlinekoak.
Kontatzeko bidean ikasten hasi edo jarraitu nahi duen orori zuzenduak dira: seme-alabei kontatzeko, ikasleei kontatzeko ; profesionala bihurtu, edo teknika berriak ikasi nahian bazabiltza.
Japoniatik ekarritako teknika bat da non ipuinak antzeztoki txiki batekin kontatzen diren.
Eskoletan, kamishibaia zeharkako bitarteko interesgarria da irakaslearentzat, eta ikasleentzat sortzaile izateko aukera izaten
dira.
Adinaren eta nahiaren arabera: ipuin bat nola sortu (edo sortutakoa aukeratu) ; ipuinaren egitura ; ahozkotasuna ipuina kontatuz landu ; antzeztokia eta marrazkiak eginez eskulana egin ; etab. Kamishibaiak egin eta erabiltzen ikasiko dugu.
Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean, gauza asko pilatzen
zaizkigu buruan, dena batera, eta okerrenean nahasirik: Mari, Basajauna, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola, etb. Baina nortzuk dira? Zein
dira personaien arteko harremanak?
Nolakoa izango zen garai hartako mundua?
Ipuin klasikoak zein euskal herri ipuinak maite dituen, ezagutu nahi edo sakondu nahi duen orori. Interesa balego, gauzatze bereziak ikusiko dira, esate baterako, irakaskuntzarako edo antzerkirako, etab.
Gazteei eta helduei ; profesionalei eta amateurei ; burasoei eta seme-alabei ; liburuzainei ; irakaslei ; etab.
Tailer eta ikastaro batzuk :
* IPUIN KLASIKOAK
* EUSKAL HERRI IPUINAK
* ZEIN IPUIN AUKERATU
* ZEIN IPUIN IRAKURRI ETA NOLA
Zein ipuin aukeratu
Helburua: Liburu bat aukeratzeko oinarrizko irispideak eskuratzea.
Metodologia: Praktikan oinarritutako ikastaroa da.
Nola kontatu ipuinak
Helburua: Ipuin irakurri edo kontatzea jorratzea.
Metodologia: Praktikan oinarritutako ikastaroa da.
Nolakoak dira ipuinak
Helburua: Ipuinen egitura eta mota ezberdinak ezagutzea.
Metodologia: Praktikan oinarritutako ikastaroa da.